XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LANAREN PSIKOSOZIOLOGIA Lana, berez, beharrizanik larrienak eskuratzeko izateaz gain, gizakia eta bere ingurunea aldatzeko tresna dugu; ongitasun fisikopsikikoen sorburu berez.Gainera, Engels-en arabera
Baina historian zehar lan-baldintzak erabat alienagarriak izan dira; aurrerapen teknologikoek eta industrializazioak areagotu egin dituzte lanaren baldintza alienagarriak, zeinek ikuspuntu psikologikotik honako eraginak bait ditu: a) Lanak gizakiari bere denbora gehiena daramakio.
b) Giza harremanen iturririk ohizkoena da eta gizakia gizartean murgiltzeko, ia bide bakarra.
e) Lanak gizakiak gizartean betetzen duen funtzioa mugatzen du, honen posizioa zehaztuz eta kodifikatuz.
Gizarte industriala kontraesan funtsezko batez zatitua agertzen da; ongi funtzionatu ahal izateko kooperazioa behar duen unetik, botere-sistema eta estruktura zapaltzaile bilakatzen da.
Hirurogeiko hamarkadako esperientzia sindikal italiarrak laneko faktore kaltegarriak lau taldetan biltzen ditu: 1. Neur daitezkeenak. Giro fisikoa, mikroklima.
Hauen artean zarata oso psikopatogenoa da, bereziki
2. Produkzio-prozesuaren beharrak direla kausa, langiroan dauden substantzia kimikoak, hala nola hautsa, gasak eta lurrin pozointsuek; hauek etengabe aritzean stressa, antsia eta emozio-desorekak sortarazten dituzte,
3. Beti batera ematen diren neke fisiko eta psikikoa.
Iharduera muskularrak lanerako prestaketa-denbora behar du (ordubete inguru).
Lan fisikoak neke fisiologiko arrunta sortzen du eta honek gaueko atsedenarekin desagertu behar du.
Nekea desagertzen ez bada hondar-nekea metatuz doa.
Neke patologikoa da hau, lanerako ahalmena neurri handian murrizten duena eta ahulezia-egoera larri edo
Neke-sentsazioa, dastamenik eza eta lanerako zein bestelako ihardueretarako indargetasuna agertzen da, baita suminkortasuna, loarekiko eta erraiekiko desarauketak, liseri- eta sexu-aparatuen funtzionamendu txarra, botagureak, hipertentsioa, (...).